You were redirected to http://consejonavarra.navarra.es/eu/web/consejo-navarra/funtzionamendua .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Funtzionamendua - Consejo Navarra

Nola funtzionatzen du Nafarroako Kontseiluak? 


Nafarroako Kontseilua kide anitzeko organoa da eta osoko bilkuran jarduten du, esleituta duen kontsulta-eginkizuna betetzean. Horrek aukera ematen du irizpena idazteko aurkezten zaizkion gaiak juridikoki aztertu eta eztabaidatzeko, eta laguntzen du kontsulta-organoaren iritzi juridiko kualifikatua eratzen.
Responsive Image

Nork egin dezake kontsulta?


  • Nafarroako Gobernuak
  • Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako kontseilariek
  • Nafarroako Parlamentuak
  • Nafarroako toki-erakundeek
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta gainerako erakundeek
  • Nafarroako Arartekoak, herritarren eskubideak defendatu eta babesteko ikerketak egiten dituenean

Nola funtzionatzen du Nafarroako Kontseiluak?


  • Nahitaezko kontsulta

    Honako hauek egin behar dute eskaera:

    • Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak
    • Nafarroako Parlamentuko lehendakariak
    • Toki-erakunde bateko lehendakariak
    • Nafarroako beste korporazio, erakunde edo entitate publiko batzuk ordezkatzen dituzten organoek

    Azken bi kasuetan, kontsulta Foru Komunitateko lehendakariaren bidez bidali behar da.
     

  • Aukerako kontsulta

    Honako hauek egin dezakete eskaera:

    • Nafarroako Gobernuak (akordio bidez, lehendakariaren bitartez)
    • Nafarroako Parlamentuak, honako hauen erabakiz:
      • Bozeramaileen batzarra
      • Ganberako mahaia
      • Parlamentuko bi talde
      • Foru-parlamentarien bosten bat
    • Nafarroako Arartekoa (bere ikerketen esparruan)

Kontsulta mota

Kontsulta nahitaezkoa edo aukerakoa den zehazten da.

Nork egin behar du eskaera?

Gobernuak, Parlamentuak, Arartekoak edo erakunde publikoak, kasua zein den.

Nola aurkezten da?

Kontseiluburuari bidaltzen zaio, espedientearekin eta dokumentazioarekin batera.

Zer prozedura dago kontsulta izapidetzeko? 


1. Erregistroa eta hartu-agiria

Eskaera erregistratzen da, eta Nafarroako Kontseiluko buruari helarazten zaio. Hark hartu-agiria egiten du berehala.

2. Espedientearen irekiera

Espediente espezifiko bat irekitzen da eskaera horretarako, eta loturiko dokumentu guztiak eransten zaizkio.

3. Txostengilea izendatzea

Kontseiluburuak txostengile arduraduna izendatzen du, eta espedientea entregatzen dio, Foru Legearen arabera aztertzeko.

4. Kontsulta onartzea

Eskaerak araudia betetzen duela egiaztatzen da. Ez badu betetzen, kontsulta egin duen organoari itzultzen zaio.

5. Espedientea berrikustea

Espedientea osorik dagoela egiaztatzen da. Informazioa falta bada, informazio gehiago eskatzen ahalko da kontseiluburuaren bitartez.

Zer da entzunaldia?


Entzunaldia da Nafarroako Kontseiluari igorritako espediente osoa jartzea kontsultako gaietan interesdunak direnen eskura. Izapide hori Kontseiluaren egoitzan bertan egiten da, eta dokumentuak eta alegazioak aurkezteko aukera izaten da. Dokumentu eta alegazio horiek espedienteari erantsiko zaizkio, eta kontuan hartuko dira irizpena ematean. Izapide hori kontseiluburuari eskatzen zaio, eta hark eman dezake gutxienez hamar eguneko eta gehienez hamabost eguneko epe baterako. Entzunaldia administrazio publiko batek eskatzen badu, nahitaez eman beharra dago.
Responsive Image
Responsive Image

Zein da irizpena emateko epea?


Eskuarki, Nafarroako Kontseiluak berrogeita bost egun balioduneko epean eman behar ditu eskatzen zaizkion irizpenak. Kontsulta egiten duen agintaritzak presakoa dela justifikatzen badu, Kontseiluak hamabost egun baliodunera murritz dezake epea. Salbuespen gisa, Kontseiluak, ebazpen arrazoitu baten bidez, epe orokorra luzatzen ahal du hogeita hamar egun baliodunez, gehienez. Txostena eskatu duenari ebazpen hori jakinaraziko zaio. Kontseiluak irizpenik ematen ez badu adierazitako epean, izapidea beteta dagoela ulertuko da, eta ez dagoela kontsultako gaiari buruzko eragozpenik.

Gainera, kontuan hartu behar da ezen, onarpen-fasean, Nafarroako Kontseiluak espedientea osatzeko eskatzen duenean, eten egiten dela irizpena emateko ezarrita dagoen epea; behin bakarrik eten ere. Espediente osoa jaso ondotik hasten da zenbatzen irizpena emateko epea, eta ez du ondoriorik izanen epean ordura arte igaro den denborak.

Bestalde, izapidetzean ikusten bada dokumentazio gehigarria eskatu, entzunaldia egin edo adituen laguntza eskatu behar dela, irizpena emateko epea eten egiten da, eta epeak berriro ere aurrera egiten du eskaerari erantzun, entzunaldia egin edo txostena idatzi ondoren.

Nola ikus daitezke irizpenak?


Irizpenak Nafarroako Kontseiluaren webgunean argitaratzen dira, osorik edo laburpen bat emanda, onesten direnetik hilabeteko epean. Argitalpenean boto partikularrak jasoko dira, halakorik egonez gero. Nafarroako Kontseiluaren argitalpenek datu pertsonalen babesa bermatu beharko dute.