Nafarroako Kontseiluak, 2000. urtean sortu zenetik gaur arte, gai askori buruz eman du irizpena. Atal honetan, gai horiek guztiak ikusten ahalko dituzu.
Nafarroako erakunde, administrazio eta organismo publikoek Nafarroako Kontseiluari iritzia eskatzen ahal diote zenbait arrazoirengatik: nahitaez (legeriak eskatzen duenean) edo aukeran (kontsulta egiten duen erakundeak uste badu komenigarri dela iritzi arrazoitu bat izatea).
Nahitaezko kontsultak honako hauei buruzkoak dira, besteak beste: Estatuaren oinarrizko legedia garatzeko edo Europar Batasuneko zuzenbidearen transposizioa egiteko eman behar diren foru legeen aurreproiektuak; legeak betearazteko ematen diren erregelamenduen edo xedapen orokorren proiektuak; Konstituzio Auzitegian aurkeztea konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak eta eskumen-gatazkak; ofizioz berrikusteko prozedurak; aparteko berrikuspen-errekurtsoak; ondare-erantzukizuneko erreklamazioak, baldin eta hirurehun mila euroko edo gehiagoko kalte-ordaina eskatzen bada.
Bilatzaileak hautaketa-irizpide batzuk emanen dizkizu aukeratzeko, nahi dituzun emaitzak lortu ahal izateko.
Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudiarekin bat eginez, interesdunak identifikatzeko aukera ematen duten datuak ezabatu dira.
39/2026 irizpena, urriaren 26koa
26 Oct 2026
Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzen duen uztailaren 2ko 14/2026 Foru Legea ordenamendu juridikora egokitzea
15 Oct 2026
Foru Dekretuaren proiektua, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko lan-araubideko irakasle eta ikertzaileen ordainsari-sistema eta banakako merezimenduei dagozkien ordainsari osagarrien esleipena
08 Oct 2026
Foru Legearen aurreproiektua, zeinaren bidez aldatu egiten baita 4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa.