Funtzionamendua - Consejo Navarra
Nola funtzionatzen du Nafarroako Kontseiluak?
Nork egin dezake kontsulta?
Nola funtzionatzen du Nafarroako Kontseiluak?
-
Nahitaezko kontsulta
Honako hauek egin behar dute eskaera:
- Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak
- Nafarroako Parlamentuko lehendakariak
- Toki-erakunde bateko lehendakariak
- Nafarroako beste korporazio, erakunde edo entitate publiko batzuk ordezkatzen dituzten organoek
Azken bi kasuetan, kontsulta Foru Komunitateko lehendakariaren bidez bidali behar da.
-
Aukerako kontsulta
Honako hauek egin dezakete eskaera:
- Nafarroako Gobernuak (akordio bidez, lehendakariaren bitartez)
- Nafarroako Parlamentuak, honako hauen erabakiz:
- Bozeramaileen batzarra
- Ganberako mahaia
- Parlamentuko bi talde
- Foru-parlamentarien bosten bat
- Nafarroako Arartekoa (bere ikerketen esparruan)
Kontsulta mota
Kontsulta nahitaezkoa edo aukerakoa den zehazten da.
Nork egin behar du eskaera?
Gobernuak, Parlamentuak, Arartekoak edo erakunde publikoak, kasua zein den.
Nola aurkezten da?
Kontseiluburuari bidaltzen zaio, espedientearekin eta dokumentazioarekin batera.
Zer prozedura dago kontsulta izapidetzeko?
1. Erregistroa eta hartu-agiria
Eskaera erregistratzen da, eta Nafarroako Kontseiluko buruari helarazten zaio. Hark hartu-agiria egiten du berehala.
2. Espedientearen irekiera
Espediente espezifiko bat irekitzen da eskaera horretarako, eta loturiko dokumentu guztiak eransten zaizkio.
3. Txostengilea izendatzea
Kontseiluburuak txostengile arduraduna izendatzen du, eta espedientea entregatzen dio, Foru Legearen arabera aztertzeko.
4. Kontsulta onartzea
Eskaerak araudia betetzen duela egiaztatzen da. Ez badu betetzen, kontsulta egin duen organoari itzultzen zaio.
5. Espedientea berrikustea
Espedientea osorik dagoela egiaztatzen da. Informazioa falta bada, informazio gehiago eskatzen ahalko da kontseiluburuaren bitartez.
Zer da entzunaldia?
Zein da irizpena emateko epea?
Gainera, kontuan hartu behar da ezen, onarpen-fasean, Nafarroako Kontseiluak espedientea osatzeko eskatzen duenean, eten egiten dela irizpena emateko ezarrita dagoen epea; behin bakarrik eten ere. Espediente osoa jaso ondotik hasten da zenbatzen irizpena emateko epea, eta ez du ondoriorik izanen epean ordura arte igaro den denborak.
Bestalde, izapidetzean ikusten bada dokumentazio gehigarria eskatu, entzunaldia egin edo adituen laguntza eskatu behar dela, irizpena emateko epea eten egiten da, eta epeak berriro ere aurrera egiten du eskaerari erantzun, entzunaldia egin edo txostena idatzi ondoren.