Datuen babesa - Consejo Navarra

Datuen babesa


Webgune honen bidez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen haiek jakin gabe, eta ez zaizkie hirugarrenei lagatzen.

Webgune honen bidez jasotzen diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Nafarroako Kontseiluaren titulartasuneko webguneak hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta haien pribatutasun-politikak ez dira Nafarroako Kontseiluaren ardura. Webgune horietara sartzean, erabaki dezakezu pribatutasun-politikak eta cookieak onartu edo ez. Oro har, Interneten nabigatzen ari bazara, aukera duzu hirugarrenen cookieak onartzeko edo baztertzeko, web-nabigatzailearen ezarpenetan.