You were redirected to http://consejonavarra.navarra.es/eu/web/consejo-navarra/nafarroako-kontseiluko-lehendakari-berriak-ana-clara-villanuevak-bilera-instituzionalak-abiarazi-ditu .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Nafarroako Kontseiluko lehendakari berriak, Ana Clara Villanuevak, bilera instituzionalak abiarazi ditu - Consejo Navarra

Nafarroako Kontseiluko lehendakari berriak, Ana Clara Villanuevak, bilera instituzionalak abiarazi ditu

Atzo Nafarroako Gobernuko lehendakari María Chiviterekin bildu zen, eta gaur bilera izan du Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualderekin. Ana Clara Villanuevak kargua hartu berri du, eta, horren ondoren, protokolozko bi bilera horiek egin ditu, agintaldiko lehentasun batzuk aurkezteko.
Responsive Image
Responsive Image
Nafarroako Foru Komunitateko lehendakari María Chivitek hartu zuen atzo Ana Clara Villanueva. Maiatzaren 12an Villanuevak kargua hartu ondoren, bien arteko lehen bilera izan da. Bileran, Villanuevak erakundeak urteko lehen hilabeteetan egindako ohiko jarduera laburbildu zuen, eta Chivite lehendakariari bere agintaldiko berehalako helburu nagusiak jakinarazi zizkion. 
Besteak beste, erakundearen plantilla organikoa egokitzea nabarmendu zuen, legelari nagusiaren lanpostua sortuz, Kontseiluaren barne-antolaketa eta -kudeaketa hobetzeko. Neurria dagoeneko onetsi da, eta ofizialki argitaratzeke dago. Ez dakar gastua handitzea, lehendik dauden langileekin beteko baita. 

Berehalako erronka da, halaber, erakundearen webgunea eguneratzea eta ezartzea –horren bidez, informazioaren argitasuna eta eskuragarritasuna hobetu nahi da, gardentasun instituzionala sustatzeko–, bai eta aurtengo azken hiruhilekoan izanen den 25. urteurrena ospatzea ere.

Bilera hori Villanuevak kargua hartu ondoren aurreikusitako aurkezpen instituzionalen txandaren parte da. Gaur goizean, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde bisitatu du, eta hari ere datozen hilabeteetarako jarduera-ardatz nagusiak aurkeztu dizkio.