Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL:
Esteka
.
Irizpenak - Consejo Navarra
Irizpenak
Nafarroako Kontseiluak, 2000. urtean sortu zenetik gaur arte, gai askori buruz eman du irizpena. Atal honetan, gai horiek guztiak ikusten ahalko dituzu.
Nafarroako erakunde, administrazio eta organismo publikoek Nafarroako Kontseiluari iritzia eskatzen ahal diote zenbait arrazoirengatik: nahitaez (legeriak eskatzen duenean) edo aukeran (kontsulta egiten duen erakundeak uste badu komenigarri dela iritzi arrazoitu bat izatea).
Nahitaezko kontsultak honako hauei buruzkoak dira, besteak beste: Estatuaren oinarrizko legedia garatzeko edo Europar Batasuneko zuzenbidearen transposizioa egiteko eman behar diren foru legeen aurreproiektuak; legeak betearazteko ematen diren erregelamenduen edo xedapen orokorren proiektuak; Konstituzio Auzitegian aurkeztea konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak eta eskumen-gatazkak; ofizioz berrikusteko prozedurak; aparteko berrikuspen-errekurtsoak; ondare-erantzukizuneko erreklamazioak, baldin eta hirurehun mila euroko edo gehiagoko kalte-ordaina eskatzen bada.
Bilatzaileak hautaketa-irizpide batzuk emanen dizkizu aukeratzeko, nahi dituzun emaitzak lortu ahal izateko.
Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudiarekin bat eginez, interesdunak identifikatzeko aukera ematen duten datuak ezabatu dira.
Irizpena 26/2026 uztailaren 24koa
24 Jul 2026
Nafarroako hondakin sanitarioei buruzko foru-dekretuaren proiektua
02 Jul 2026
10/2026 Foru Legea, maiatzaren 20koa, itunpeko unitateak luzatzeari eta eskola-unitate bakoitzeko gehieneko ikasle-ratioaren jaitsiera orokorrari buruzkoa, ordenamendu juridikora egokitzea, funts publikoek sostengatutako ikastetxeetako ikasle-kopuruan izandako aldaketen ondorioz.
02 Jul 2026
Ikasleen kopuruan izandako aldaketen ondorioz hezkuntza publikoko eta itunpeko hezkuntzako unitateak aldatzeko irizpideak ezartzen dituen foru lege proposamena ordenamendu juridikora egokitzea.
17 Jun 2026
Ofiziozko berrikuspena, 253/2022 Ebazpenarena, azaroaren 16koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari gerentearena, txandakako erregimenean lan egiteagatiko konpentsazioa jasotzeko... ren eskaera ezesten duena.
17 Jun 2026
Honako hauei buruzkoa: batetik, Onura Publikoko Mendien Katalogoa eta Mendi Babesleen Katalogoa hobetzeko foru dekretuaren proiektua, eta, bestetik, 59/1992 Foru Dekretuaren, otsailaren 17koa, bidez onetsitako Mendien Erregelamenduko zenbait artikuluren aldaketa
25 May 2026
Foru-dekretuaren proiektua, zeinaren bidez aldatuko baita apirilaren 5eko 84/1990 Foru Dekretua, Nafarroan industrialdeak eta industria jarduerak ezartzeko arauak onesten dituena.