You were redirected to http://consejonavarra.navarra.es/eu/web/consejo-navarra/zer-da-nafarroako-kontseilua .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Zer da Nafarroako Kontseilua? - Consejo Navarra

  Zer da Nafarroako Kontseilua?


Responsive Image
Nafarroako Kontseilua da Nafarroako Foru Komunitateko kontsulta-organo gorena. Erakunde horrek legearen ikuspegitik berrikusten ditu gure erkidegoan idazten diren erabaki eta arau asko, behin betiko onetsi aurretik.

Haren eginkizuna da bermatzea erakundeek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, foru-sektore publiko instituzionalak eta toki-erakundeek hartzen dituzten erabakiak bat datozela araudiarekin eta herritar guztien interes orokorra errespetatzen dutela.

Nafarroako Kontseiluak modu independentean, objektiboan eta kualifikazio tekniko zorrotzarekin lan egiten du arauak zorroztasunez interpretatzeko eta irizpen edo txosten bat emateko, argitzearren ea proposamenak bat datozen indarrean dagoen ordenamendu juridikoarekin.
Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendatutako bost kidek eratzen dute Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Parlamentuak proposatzen ditu kide horiek, eta, horretarako, gehiengo osoz hautatu behar ditu, entzute handia, gutxienez ere hamabost urteko lanbide-esperientzia eta nafar izaera politikoa duten legelarien artean. Honako hauek proposatzen ahal dituzte postu hutsak betetzeko izangaiak: Parlamentuko talde batek edo zenbaitek; Nafarroako abokatuen elkargoek edo, kasua bada, Nafarroako Abokatuen Elkargoen Kontseiluak; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak.
Responsive Image