Hasiera - Consejo Navarra
Nafarroako Kontseilua
Nafarroako Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emaile gorena da.
Kontseilubururen agurra
Nafarroako Kontseiluak ongietorria ematen dizuete bere egoitza birtualera. Uste dugu bertan aurkituko duzuen informazioak Nafarroako Foru Komunitateko hirugarren Erakundearen funtzionamendua ezagutzen lagunduko dizuela eta gure eguneroko lanaren berri jasotzen ahalko duzuela.
Kontsultaren alorrekoa denez eta eremu juridikoan aritzen denez estu-estuki, Erakundearen eginkizun nagusia da beste foru erakundeei –Gobernua, Parlamentua eta Arartekoa– eta Nafarroako toki entitateei aholkuak ematea, legeek ezartzen dituzten gaietan.
Bere tradizio historikoari eutsiz, kontsulta-eginkizuna hauxe da, besterik gabe, gure irizpenaren mende jarritako arauaren edo jarduketen egokitasun juridikoari buruz aholkatzea. Gero, kontsulta egiten duen erakundeari edo administrazioari dagokio aholkatutakoaren gainean erabakitzea. Zuzenbidearen bahea aplikatzen diegu kasu guztiei, nahiz eta hortik ondorioztatzen dena bat ez etorri gure pentsamendu, sentimendu, ideologia edo gustuarekin. Horrek lasaitasuna ematen du eta hori da gure independentziaren oinarria. Eginkizun hau funtsezko tresna bat da egungo administrazio modernoan, eta administrazio onaren printzipioa betetzen laguntzen du. Printzipio hori, jakina, herritarren oinarrizko eskubidea da.
Webgune honetan argitaratzen diren irizpenak gure aholkularitzaren emaitzak dira. Gaiek bat egiten dute Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen eskumenen oinarriarekin, eta, beraz, nafar guztiek administrazio horiekin duten harremanean eragiten dute. Era berean, zuzenbidearekiko dugun gogo biziak bultzatzen gaitu gai horietan sakontzera eta ikuspegi juridiko bat eskaintzera. Ikuspegi hori partekatu nahi dugu foru erakundeetan sortutako zuzenbidea aplikatzen ari diren pertsona guztiekin.
Kontseiluburu gisa, eta Nafarroako Kontseilua osatzen duten pertsona guztien izenean, gure nahia adierazi nahi dizuet: orain berritu dugun tresna honek aukera eman dezala Erakundea nafar guztiengana zabaltzeko eta hurbiltzeko.

Albisteak
El Consejo de Navarra acompaña a la comunidad universitaria en el inicio del nuevo curso académico
La presidenta del Consejo de Navarra, Ana Clara Villanueva, ha asistido en los últimos días a los actos de apertura del curso académico del Campus Iberus y de la Universidad de Navarra.
El Consejo de Navarra presente en la entrega del Premio Príncipe de Viana de la Cultura 2026
La presidenta del Consejo de Navarra, Ana Clara Villanueva, ha asistido al acto de entrega del Premio Príncipe de Viana de la Cultura 2026 a la cantante, compositora y guitarrista navarra Aurora Beltrán.
La presidenta del Consejo de Navarra hace entrega de la Memoria del Consejo 2025 a la Presidenta de la Comunidad Foral de Navarra y al Presidente del Parlamento de Navarra
Ana Clara Villanueva ha entregado a María Chivite y a Unai Hualde la Memoria de actividades del órgano consultivo superior de la Comunidad Foral del año 2025, un ejercicio marcado por la renovación parcial de sus miembros y de su presidencia, así como por la celebración del XXV aniversario de la creación del Consejo de Navarra.