You were redirected to http://consejonavarra.navarra.es/eu/web/consejo-navarra/eskumenak .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Eskumenak - Consejo Navarra

Eskumenak


Nafarroako Kontseiluak irizpenen bidez adierazten du bere iritzi juridikoa. Nafarroako Kontseiluaren iritzia, batzuetan, legediak agintzen duelako eskatzen da. Kasu horietan kontsulta egitea nahitaezkoa da. Aldiz, erakunde edo entitate batek egoki iruditzen zaiolako egiten badu kontsulta, hura aukerakoa da.
Erakunde hau arautzen duen foru-legearen 14.1 artikuluak dioenez, Nafarroako Kontseiluari nahitaez egin beharko zaio kontsulta honako gai hauetan:

a.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren erreforma.

b.

Estatuko oinarrizko legedia garatzeko edo Europako erkidegoko zuzenbidearen transposizioa egiteko eman beharreko foru-legeen aurreproiektuak.

c.

Nafarroako Kontseiluaren antolamendua, eskumena eta funtzionamendua ukitzen duten foru-legeen aurreproiektuak edo administrazio-xedapenen proiektuak.

d.

Legegintzako foru-dekretuen proiektuak, tributu-harmonizaziokoak izan ezik.

e.

Konstituzio Auzitegiari konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak eta eskumen-gatazkak aurkeztea.

f.

Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia-erkidegoekin sinaturiko hitzarmen eta lankidetza-akordioak, horiek sinatzeko Nafarroako Parlamentuaren aurretiazko baimena behar denean, eta horiei buruzko edozein zalantza edo desadostasun.

g.

Legeak betearazteko ematen diren erregelamenduen edo xedapen orokorren proiektuak, baita horien aldaketak ere, antolamendu hutsezkoak izan ezik.

h.

Foru Komunitateko Administrazioaren eskubide ekonomikoei buruzko transakzio judizialak edo estrajudizialak, eta aipatu eskubideei buruz sor daitezkeen gatazkak arbitrajepean jartzea, baldin eta, bi kasu horietan, auzigaia berrehun eta berrogeita hamar mila euro baino gehiagokoa bada. Edonola ere, kontsulta ez da nahitaezkoa izanen berariazko araudian aurreikusitako konkurtso-prozesuetako akordio eta hitzarmenen kasuan.

i.

Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak, zeinetan hirurehun mila euroko edo gehiagoko kalte-ordaina eskatzen den.

j.

Legearen arabera Nafarroako Kontseiluaren nahitaezko txostena edo aholku-organo baten irizpena behar duen beste edozein gai.

Kontseiluak txostena emandako gaiei buruzko xedapen eta ebazpenek adierazi beharko dute Kontseiluaren irizpenaren arabera emandakoak diren ala hartatik urruntzen diren.