You were redirected to http://consejonavarra.navarra.es/eu/web/consejo-navarra/osaera .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Osaera - Consejo Navarra

Osaera


Kontseilua bost kidek osatuko dute, izen aitortua eta esperientzia izan eta nafar izaera politikoa daukaten juristen artean Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendatuak, Nafarroako Parlamentuak hala proposatuta. Nafarroako Kontseiluak osoko bilkuran jardunen du. Nafarroako Kontseiluko kide guztiek osatuko dute osoko bilkura.
Gaur egun, honako hau da Nafarroako Kontseiluaren osaera:
  • Ana Clara Villanueva Latorre andrea

Zuzenbideko lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Praktika Juridikoko Eskola ere egin zuen han. Horrez gain, zuzenbide publikoko ikasketa aurreratuen diploma lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren eremuan ordezko magistratu-epaile izan zen 1996tik 2004ra bitartean, eta abokatu gisa dihardu 2004tik. Irakasle aritu da Praktika Juridikoaren Eskolan eta abokatu-lanetan hasteko masterrean. 2008tik, administrazio-zuzenbideko irakasle elkartua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Foru Berria aldatzeko eta eguneratzeko aurreproiektuaren idazketa zuzendu eta koordinatu du, eta Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kidea da. 2024an hautatu zuten Nafarroako Kontseiluko kide, eta 2025eko maiatzean hartu zuen erakundearen lehendakaritza.

  • Eduardo Santos Itoiz jauna

Zuzenbideko lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Familia Bitartekotza eta Orientabideko aditua Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UHUN). Abokatua eta justizia errestauratiboko prozesuetako bideratzailea izan da, eta zigor- eta espetxe-zuzenbideko irakasle elkartua Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Praktika Juridikoaren Eskolan. Politikaren arloan, foru-parlamentaria izan zen, Nafarroako diputatua (2015-2019) eta Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria Nafarroako Gobernuan (2019-2023).

  • Rafael Lara González jauna

Merkataritza-zuzenbideko katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zuzenbideko lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, eta doktorea NUPen. Doktoregoko Sari Berezia lortu zuen bertan. Unibertsitate horretan irakasle eta ikerlari aritu da, eta irakasle-tutorea izan da UHUNen. Gainera, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko burua izan zen 2004tik 2008ra, NUPeko Zuzenbide Fakultateko dekanoa 2020tik 2024ra, eta Nafarroako Probintzia Auzitegiko magistratu ordezkoa. 2024ko maiatzean, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Kontseiluko kide hautatu zuen. Huancavelicako Unibertsitate Nazionalak (Peru) honoris causa doktore izendatu du.

  • Hugo López López jauna

Zuzenbideko lizentziaduna eta doktorea da Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean, eta Doktoregoko Sari Berezia lortu zuen bertan. 2017tik, finantza- eta zerga-zuzenbideko irakasle titularra da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta katedraduna da 2024ko azarotik. Unibertsitate horretako nazioartekotzeko errektoreordea izan da, eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Masterra zuzentzen du. 

  • Inés Olaizola Nogales andrea

Zigor-zuzenbideko katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Zuzenbideko lizentzia eskuratu zuen 1989an Deustuko Unibertsitatean, eta 1990ean Enpresako Aholkularitza Juridikoko masterra lortu zuen erakunde berean. Bere ibilbide akademikoa zigor-zuzenbidearen irakaskuntzari eta ikerketari loturik dago, eta arreta berezia jarri du ustelkeria publikoan, alderdien finantzaketan, genero-indarkerian eta immigrazioari lotutako kriminalitatean. Hiru monografiaren eta ehun argitalpen baino gehiagoren egilea da, artikuluak eta liburuen kapituluak barne hartuta. Ikertzaile nagusia izan da eta da Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatutako hainbat ikerketa-proiektutan. Erakundeetan zenbait erantzukizun izan ditu; besteak beste, NUPeko idazkari nagusia (2015-2019) eta irakasleen errektoreordea (2019-2025) izan da, eta duela gutxi NUPeko ekonomia, enpresa eta zuzenbideko doktorego-programaren koordinatzaile izendatu dute. Hauteskunde Batzorde Zentraleko kide izan zen (2017-2020), eta 2025ean Nafarroako Kontseiluko kide hautatu zuten.

Nafarroako Kontseiluko langileak:

Pilar Alvarez Asiáin

Mónica Muñoz Fernández

Honako hauek Nafarroako Kontseiluko kide izan dira:
  • Pedro Charro Ayestarán jauna (2000-2001)
  • Mª Ángeles Egusquiza Balmaseda andrea (2013-2024)
  • Mª Asunción Erice Echegaray andrea (2013-2015)
  • Alfredo Irujo Andueza jauna (2006-2016)
  • José Iruretagoyena Aldaz jauna (2009-2024)
  • Javier Martinez Chocarro jauna (2001-2006)
  • Julio Muerza Esparza jauna (2006-2013)
  • José Antonio Razquin Lizarraga jauna (2000-2016)
  • Enrique Rubio Torrano jauna (2000-2013)
  • Joaquín Salcedo Izu jauna (2000-2006)
  • José María San Martín Sánchez jauna (2000-2008)
  • Eugenio Simón Acosta jauna (2000-2013)
  • Socorro Sotés Ruiz andrea (2015-2020)
  • Alfonso Zuazu Moneo jauna (2000-2017)
  • José Luis Goñi Sein jauna (2017-2024)
  • Enrique Rubio Torrano jauna (2000-2013)
  • Eugenio Simón Acosta jauna (2013-2016)
  • Alfredo Irujo Andueza jauna (2016-2024)
  • José Luis Goñi Sein jauna (2024-2025)
  • José Antonio Razquin Lizarraga jauna (2000-2013)
  • Mª Asunción Erice Echegaray andrea (2013-2015)
  • Alfredo Irujo Andueza jauna (2015-2016)
  • Socorro Sotés Ruiz andrea (2106-2020)
  • Hugo López López jauna (2020-2024)