Nafarroako Kontseilua

Consejo de Navarra

Nafarroako Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko kontsulta organo gorena da. Bere eginkizunak betetzean, Nafarroako Kontseiluak begiratuko du betetzen direla Espainiako Konstituzioa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa eta gainerako ordenamendu juridikoa. Bere irizpenek abaguneari eta komenigarritasunari buruzko balorazioak eduki ditzakete, gaiaren izaeragatik edo kontsulta egin duen agintariak berariaz eskatu duelako, eta, orobat, Administrazioak bere helburuak eraginkortasun handiagoz betetzeko bada. Era berean, Nafarroako Kontseiluak bere eginkizunak aurrera eramateko autonomia organiko eta funtzionala izanen du, bere objektibotasuna eta independentzia bermatuko badira.

Nafarroako Kontseilua bost kidek osatuko dute. Nafarroako Parlamentuak proposaturik eta gehiengo osoz hautaturik, Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendatuko ditu kide horiek, entzute handia, gutxienez ere 15 urteko lanbide esperientzia eta nafartasun politikoa duten legelarien artean. Honako hauek proposatzen ahalko dituzte postu hutsak betetzeko izangaiak: a) Parlamentu-talde batek edo batzuek. b) Nafarroako abokatu-elkargoek edo, kasua bada, Nafarroako Abokatu Elkargoen Kontseiluak. c) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak.

Azkenak

Irizpena: 39/2023

22 Dec 2023
Nafarroako Foru Administrazioaren ondare erantzukizuna osasun laguntzagatik.

Irizpena: 38/2023

22 Dec 2023
Nafarroako Foru Administrazioaren ondare erantzukizuna osasun laguntzaren atzerapenak eragindako ustezko kalteengatik.

Irizpena: 37/2023

22 Dec 2023
Nafarroako Foru Administrazioaren ondare erantzukizuna, behi aziendaren etxalde bat eta biometanizazio planta jartzeko ingurumen baimena ukatzeak eragindako kalteengatik.

Irizpena: 36/2023

20 Nov 2023
Nafarroako Foru Administrazioaren ondare erantzukizuna osasun laguntza batengatik.