Legezko oharra

LEGEZKO DATUAK

Domeinua: www.consejodenavarra.es
Titularra: Nafarroako Kontseilua
Egoitza soziala: Emilio Arrieta k. 8, 6.a, 31002 Iruña
Tel.: 848- 42 78 06 / 848- 42 70 16
Posta elektronikoa: :
consejo.navarra@navarra.es

ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. ERABILERA MUGAK

Webgune honetan sartzea doakoa da eta, bera ikusteko, ez duzu aitzinetik harpidetu edo erregistratu behar.

Erabiltzaileek erabili behar dute webgune honetan dagoen informazioa kasu bakoitzean aplikatzen ahal den legeria betez, eta jabetza intelektualerako eskubidea begiratuz, dela NAFARROAKO KONTSEILUARENA dela hirugarrenena.

Erabiltzailea ez da NAFARROAKO KONTSEILUAK haren eskutan jartzen dituen zerbitzuez baliatuko edukiak hondatzen edo bertzelakotzen dituen ekintzarik egiteko, ezta trabatuko ere webgunearen funtzionamendu egokia. Ez du inolako arazo teknikorik sortuko birus informatikoak ekartzen ahal dituzten edo webgunean kalte, nahaste edo oztopo eragiten duten elementuak transferituz.

NAFARROAKO KONTSEILUAK ez du inolako erantzunbeharrik izanen webgune honen edo bere edukien behar ez bezalako erabileraren gain edo erabilera horrek izan ditzakeen ondorioen gain.

2. ERANTZUKIZUNAREN MUGA

NAFARROAKO KONTSEILUAK ez du bermatzen bere orriak erabiltzeko maneran egotea, ezta haien edukiak beti osoak, zehatzak edo fidagarriak izatea. NAFARROAKO KONTSEILUAK beretako gordetzen du eskubidea webgune honen edukiak eta sartzeko baldintza orokorrak aitzinetik gaztigatu gabe aldatzeko.

Zerbitzuak mantendu, konpondu, eguneratu edo hobetzeko lanak egin behar izanez gero, NAFARROAKO KONTSEILUAK eskubidea du, aitzinetik gaztigatu beharrik gabe, webgunerako sarbidea aldi baterako eteteko, bai eta zerbitzuak eman edo bertan behera uzteko ere. Nolanahi ere, erabiltzaileei horren berri ematen saiatuko da, baldin eta inguruabarrek horretarako bidea ematen badute.

Hartara, ez du inolako erantzunbeharrik izanen webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamendua modu jarraituan erabilgarri ez egotearen gainean, ez eta erabiltzaileek webguneari eman diezaioketen erabilerak ekarritako ezein motatako kalte-galeren gainean ere.

3. ESTEKA EDO LOTURA HIPERTESTUALAK

Hirugarrenek ezin izanen dute 'framing' loturarik ezarri beren web orrien eta webgune honen artean.

Webgune honetan agertzen diren esteken artean NAFARROAKO KONTSEILUAK kudeatzen ez dituen webguneetara zuzenduak daudenei dagokienez, erakunde honek aditzera ematen du ez duela inolako kontrolik webgune horien gain, eta ez dela haien edukien erantzule.

Webgune honetan ager daitezkeen estekak informazio-erreferentzia gisa baizik ez dira eskaintzen, haien eduki, jabe, zerbitzu edo produktuak inola ere baloratu gabe.

4. BERTZE BALDINTZA BATZUK

Espainiako legeriak gobernatuko ditu bai Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek bai erabiltzailearen eta NAFARROAKO KONTSEILUAREN artean abia daitezkeen harreman guztiak.

Webgunea erabiltzeak Erabiltzeko Baldintza Orokorrak onartzea dakar berekin.